XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b.- Indukzio elektromagnetikoz

Eremu magnetiko baten barnean eroale bat higiaraziz, eroale horren muturren artean potentzial-diferentzia sortzen da.

Fenomeno honetan oinarritzen da, adibidez, bizikletaren dinamoa.

Bertan armazoi batean harilkaturik dagoen hariak osatzen duen solenoidea, iman batek sorturiko eremu magnetiko baten barruan birarazten da, bere borneetan tentsioa (potentzial-diferentzia) sortzen delarik.

Fenomeno berean oinarritzen dira zentral hidraulikoak, termikoak, nuklearrak eta abar.

Prozedura desberdinak erabiliz alternadore handi batzuk birarazten dira, hauetan indukzio elektromagnetikoaren bidez higiduraren energia mekanikoa tentsio elektriko bihurtuz.

c.- Argiaren eraginez

Argiaren eraginez zenbait materialek elektroiak aska ditzake, horrela tentsio elektrikoa sortuz.

Fenomeno honetan oinarritzen dira eguzki-energiaz baliatzen diren eguzki-panelak.

d.- Gorputz bat beste batez igurtziz (elektrizitate estatikoa)

e.- Beroketaz (termopareak)

1.6 JOULE EFEKTUA

Horrela izendatzen dugu eroale batek korronte elektrikoak zeharkatzen duenean jasaten duen beroketa.

Beroketa hori elektroien arteko marruskadurak sortzen du.

Energia elektrikoa eta bero-energia honako formulaz erlazionatzen dira:

Q = 0,24.E = 0,24.P.t = 0,24. V.I.t. = 0,24. Iampsup2;.R.t kaloriatan

Q = Bero-kantitatea (cal)

E = Energia elektrikoa (W.s)

0,24 = Baliokidetasun-koefizientea

1.7 OHMEN LEGEA

Lege honek intentsitatea (ampereak). tentsioa (voltak) eta erresistentzia (ohmak) erlazionatzen ditu.

Eroale baten muturren arteko potentzial-diferentzia eta bere barnean igarotzen den korrontearen intentsitatea zuzenki proportzionalak dira.